XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EPIFANIAREN TRIPTIKOA

Triptikoak Errege Magoen Gurtzaren eszena islatzen du.

Hori aurrealdeko hiru tauletan ageri da; atzeko aldekoa, aldiz, jaspeatutako dekorazio bat da.

Konposizioa, triangeluarra, Pieter Coecke-ren tailerrari egotzitako Epifaniaren triptikoaren antzekoa da.

Epifania hori ere Museoan dago eta jatorriz Villamadernekoa da.

Dena dela, aldeetako pertsonaiak trukatuta daude; izan ere, Salazarren triptikoan ezkerraldeko taulan Baltasar dago eta eskuin aldean San Jose.

Estilistikari bagagozkio, berriz, obra honek badu nolabaiteko zerikusia Herediako Familia Sakratuaren triptikoaren erdiko taularekin.

Gizonezkoen irudiek Pieter Coecke-ren eragina dute, nahiz eta Salazarren triptikoan ez diren hain sutsuak.

Alabaina, emakumezkoen irudiak, italianizatzaileenak, dira estiloa gehien definitzen dutenak.

Aurpegi luzangak, belarri hezurtsuak eta luzeak, beheranzko begiratua duten begi konkordunak, oso margotutako ile kizkurrak eta konplexutasun gutxiko tolestadura leunak.

Ezaugarri horiek eta beste batzuk Ashowko (Warwickshire, Erresuma Batua) Gurutziltzaketa eta Ehorzketa Santuaren triptikoan aurki ditzakegu, baita bereziki, konposizioari dagokionean, Pauntleyko (Gloucestershire) San Joan Ebanjelariaren elizako Gurtzaren, Deikundearen eta Jaiotzaren triptikoan ere.

Grossinger-en ustez bi obra horiek Coecke-ren tailerrean oinarrituta Pieter Aertsen-en eragineko estiloa dute eta 1550 ingurukoak dira.

Iritzi horiek aintzat hartu behar ditugu Salazarren triptikoari dagokionean, izan ere, esku beraren lana ez bada ere, zalantzarik gabe bi triptiko ingeles horien, batez ere Pauntleykoaren, tailer berekoa da.